XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal antzerti lan errezen sariketa.

Asmoa: Errietan, eta Ondarroan ere bai, lagun gitxigaz teatroa egiten asi eta zaletasuna, sortzeko, eta batez ere, lan egin nai dabenen gaitasuna ezagutzeko, lanak sortzea.

Lanak euskeraz egiñak, sortuak, ez beste izkuntzetatik itzuliak.

Sariketaren asmoa beteteko, lanen egokitasuna kontuan eukiko da.

Lanak bialtzeko epea, Azilla'ren 30'n amaituko da; zuzenbidea Ondarruko Kultur Etxea.

Egilleak lan bakoitzaren iru kopia bialdu bearko ditue, lema bategaz, eta beste karta-azal baten barruan euren izen eta zuzenbidea.

Saritzen ez diran lanak, egilleak eskatu, biurtuko dira.

Lan sarituen egille jaubetasuna bakoitzarena izango da.

Alaz eta Kultur Etxeak bere askatasuna eukiko dau lanak argitaratu edo kopietan zabaltzeko.

Epai maia antzerti zale ezagunak osotuko dabe, eta sasoiz iragarriko da euren epaia.

Sariak
Bakarrizketak (Monologoak).

- Bost sari bardin, bakoitza 20.000 pesetako.

Alkar-izketak.

- Bost sari bardin, bakoitza 20.000 pesetako.

Antzerki-laburrak.

- Zortzi sari bardin, bakoitza 25.000 pesetako.

Antzerki laburren sail onetan, lau kontura joango da lana, nai eta dantza, erromeri.